Otsailaren 6 arte dago Humanitates ikastaroetan izena emateko aukera

Anboto 2016ko urt. 26a, 09:00
Ander Berrojalbiz musikari durangarrak emango du musikaren historiari buruzko moduloetako bat.

Gaurtik otsailaren 6ra arteko epea dago Durangoko Udalak antolatzen duen Humanitates ikastaroetan izena emateko. Otsailean, martxoan, eta apirilean, Arte eta Historia Museoan eta Kurutzesantu Museoan egingo dituzte ikastaroen saioak. Historia ardatz izango duten lau ziklo eskaini dituzte.

Gazteleraz egingo dituzte artearen historiari eta musikaren historiari buruzko zikloak, eta gazteleraz zein euskaraz eskainiko dute Munduaren historia laburra izenburukoa.

Ohi bezala, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek gidatuko dituzte Humanitates ekimenaren barruko saioak. Musikaren historiari buruzko zikloan, bestalde, Ander Berrojalbiz durangarrak emango du moduloetako bat: Erdi Arotik lehenengo abangoardietarainoko herri musikaren gaineko errepasoa egingo izena ematen dutenek, Berrojalbizegaz.

Durangoko Arte eta Historia Museoaren webgunean dago ikastaroen inguruko informazio guztia eskura.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!