Gonzalo Etxebarriaren erakusketa inauguratuko dute bihar, Durangoko Museoan

Anboto 2016ko urt. 8a, 10:07
Urtarrilaren 9tik 31ra bitartean,Gonzalo Etxebarriaren Alderrai  margo erakusketa Durangoko Museoan zabalik egongo da. Bihar, eguerdiko 12:00etan izango da inaugurazioa.

Koadro bat pintatzea abentura bat da. Imajinatzen dut zuritasun huts bat ikusiko duela Gonzalok eta hutsune hori betetzeko sartuko dela Gonzalo barrura ea zer egin dezakeen. Koadroaren barruan berandutzen denean, Gonzalo galdu dela pentsatzen dute lagunek. Harik eta noizbait, koadroa formaz eta kolorez osatuta gero, zirrikituren batetik irteten den arte. Gonzalo ez da oso hiztuna, baina koadro bakoitza Gonzaloren abentura bat da, eta koadroak berak kontatzen dio abentura hori entzun nahi dionari" (Joseba Sarrionandia)

 
 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!