Mañaria errekak gainezka ez egiteko zakuak jarri dituzte Pinondon, eta Garain argindar barik daude

Anboto 2015ko aza. 25a, 16:58

Egun osoko euriaren ondorioz, ur emari handia daukate Durangaldeko errekek. Mañaria errekak, Durangotik pasatzean, Pinondon izaten du gune kritikoetako bat. Bertan, harez betetako zakuak jarri dituzte, errekako ura irten ez dadin. Une batez alerta horian izan da ingurune hori, baina maila berdera jaitsi dute.

Bestalde, Garain argindar barik daude eguerditik. Antza denez, arbolaren bat jausi da argindar sareen aurka. Herrigunea eta goiko auzoak argi barik daude horren erruz. Udal ordezkariek ez dute zehaztasun gehiegi jaso Iberdrolaren eskutik, baina gaur 21:00tarako argia bueltatzea espero dutela esan diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!