Durangoko ordenantza fiskalak eta aurrekontuak batera landuko dituzte

Anboto 2015ko aza. 25a, 11:25

Atzoko osoko bilkuran, 2016rako ordenantza fiskalak eta aurrekontuak batera landuko dituztela iragarri zuen Pilar Ríos alkateordeak (PSE-EE).  Orain arte, lehenik zergak eta tasak landu izan dituzte, eta gero aurrekontuak. Abenduan zirriborroa aurkezteko konpromisoa hartu zuen Ríosek.

EH Bilduk plazaratu zuen gaia, eta kezka agertu zuen, ordenantzak urtea amaitu aurretik ez onartzeko beldurrez. Eider Uribe: “Gehien daukanak ez du diru sarreren araberako ekarpena egingo, eta gutxien daukanarentzako hobariak zoritxarrez ezingo dira aplikatu”.  Herriaren Eskubideko Jorge Varelak kritikatu zuen urriaren 15az geroztik ordenantzen berririk ez dutela. PPko Fran Garatek ere “epez kanpo” geratzeko arriskua aipatu zuen, baina ez zuen EH Bildu babestu.

Goiztidi Díazek EH Bilduri eta Herriaren Eskubideari erantzun zien eurek izan zirela zuzenketak berandu aurkeztu zituztenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!