Olajauregi hoteleko Pablo Valdearcos sukaldaria, Basque Culinary Centerreko lehiaketan finalista

Anboto 2015ko aza. 24a, 12:16

Basque Culinary Centerrek eta Eroskik antolatzen duten Espainia mailako lehiaketa irabazteko aukera dauka Durangoko Olajauregi hoteleko sukaldariak.

Espainia mailan lanean dauden sukaldariek parte hartu dezakete lehiaketan, eta hiru onenen artean dago Pablo Valdearcos Olajauregikoa. Beragaz batera, Tuterako Remigio jatetxeko sukaldari bat eta Deniako (Valentzia) Los Angeles jatetxeko beste bat daude finalean. Abenduaren 4an izango da finala, Basque Culinary Centerren egoitzan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!