Txakurrak solte ibiltzeko 18 gune izendatu ditu Durangoko Udalak

Anboto 2015ko aza. 24a, 10:13
Durandog elkarteko zenbait kide, Ibaizabal auzune inguruko parkean.

Txakurrak solte ibiltzeko hamazortzi gune izendatu ditu udalak. Ordutegi muga barik hamabi berdegune egongo dira erabilgarri, eta mugatuta sei. Horrela, Durandog elkartearen bidez hainbat txakur-jabek eginiko eskaerak argia ikusiko du.


Muga bako hamabi guneak hurrengo eremuetan egongo dira:  Astolabidea; Zuhatzolako parkea; Tabiran pipican-aren ingurua; hilerriaren ingurua; Muruetatorreko lursail bat;  Ambrosio Meabe kalean erreka alboa; Zumar kaleko ekialdeko parkea; Etxezurioste;  San Roken saihesbidearen eremua; Fauste-bekoako parterre bi;  Errotaritxuenako berdegunea; eta Aramotzen saihesbideko zonaldea.

Gainerako sei guneak, ekainaren 1etik irailaren 30erako epean, 20:00etatik hurrengo eguneko 11:00etara bitartean erabili ahalko dira, eta urriaren 1etik maiatzaren 31ra, 19:00etatik hurrengo eguneko 13:00etara bitartean.  Erretentxun, Ibaizabalen,  Elkartegian, Kastejon parkean, San Inazio auzunean eta Intxaurrondon egongo dira gune mugatu horiek.

Udalak informatu duenez, arriskutsu lez izendatutako txakurrak hamazortzi gune horietan ere ezingo dira solte ibili.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!