Ikasturteko lehenengo jam session hitzordua izango da barikuan

Anboto 2015ko aza. 25a, 10:00

Ikasturte honetako lehenengo jam session hitzordua ipini du Durangoko Bartolome Ertzilla musika eskolak. Azaroaren 27an, 21:30ean, izango da hitzordua, ohi bezala, Plateruenean.

Iñaki Rodriguez hirukoteak zabalduko du datorren barikuko jazz musikaren saio hori, eta hala nahi duten musikariak batuko zaizkie, saioak aurrera egin ahala. Iñaki Rodriguez saxofonistagaz batera, Luisa Brito kontrabaxistak eta Ramon García pianistak osatzen dute jazzeko hirukote hori.

Jazzlari ezagun eta kuttunei omenaldia eskaintzeko hainbat bertsio jotzen ditu Iñaki Rodriguezen hirukoteak, swing edo bebop estilokoak, esate baterako. Rodriguez saxofonistak sortutako doinuak ere hartuko dituzte oinarritzat, baina, Durangoko jam session-ean.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!