Edurne Gorrotxategiren margolanen erakusketa ingururatuko dute, bihar

Anboto 2015ko aza. 12a, 10:05

Bihar, 19:00etan, egingo dute Edurne Gorrotxategiren margo erakusketaren inaugurazioa, Durangoko Arte eta Historia Museoan. Azaroaren 29ra arte egongo dira bere lanak Museo horretan ikusgai.

Kanpoan, basoetan, sasoi honetan gailentzen diren udazkeneko koloreak gogora dakartzate Edurne Gorrotxategi artistak Durangoko Arte eta Historia Museoan ikusgai ipini dituen koadroetako askok.

Arte Ederrak ikasitakoa da Gorrotxategi, eta zaharberritze eta kontserbazio lanetan espezializatu da. Material desberdinekin esperimentatzea maite du artistak, eta bernizak eta hautsezko pigmentuak baliatzen ditu paper eta mihisetan marrazteko. Margolariak azaltzen duenez, “zoria bilatzea” gustatzen zaio, “ezagutzen ditudan arren, harritu egiten nauten materialak baliatzea”.



ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!