Andoni Urzelaik aurten argitaratu dituen liburuak aurkeztuko ditu Hitzen, eguenean

Anboto 2015ko aza. 10a, 10:45
Urzelai, pasa den astean, 'Karanbola toxikoak' liburua aurkezten (Argazkia: uberan.org)

Aurten kaleratu dituen bi liburuez ariko da Andoni Urzelai, azaroaren 12an, 19:00etan, Durangoko Hitz liburudendan. Gaztelaniaz kaleratu duen Demencia eta euskaraz idatziriko Karanbola toxikoak liburuak aurkeztuko ditu, aspaldi Durangon bizi den aretxabaletarrak. Telebistako zuzendaria eta errealizadorea da Urzelai lanbidez, eta idazlea afizioz. Aurretik, 2002an eta 2004an, Haginkadak eta Zirkulua argitaratu zituen.


Joan zen astean aurkeztu zuen Urzelaik, Susa argitaletxeagaz plazaratu duen Karanbola toxikoak. Hamazazpi ipuin dira, bizitzea tokatu zaien bizitzarekin konforme ez dauden pertsonaiak protagonista dituen “errealitatearen kontakizun bihurria”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!