'Ohorea' hartuko dute Durangoko Museoko mahai-inguruetan berbagai

Anboto 2015ko aza. 5a, 11:38

Ohorearen aurkako delituak Historian zehar izenburua du, gaur eta bihar, Durangoko Arte eta Historia Museoan egingo duten zikloak. Aitziber Irigoras Durangoko alkateak eta Iñaki Bazan zikloaren koordinatzaileak egin dute gaur, 10:00etan, aurkezpena.

Javier Bartolomé EHUko irakasleak dihardu zikloko lehengo komunikazioa eskaintzen, La literatura satírica romana como forma de escarnio público izenburukoa. Arratsaldean, 19:30ean egingo duten mahai-inguruagaz amaituko dute Krimenaren Historiako Zentroaren XIII. Maha-Inguruaren lehenengo eguna.

'Ohorea' kontzeptua, askotariko esparruetatik aztertuko dute, Durangon, gaur eta bihar; nozio horrek historian zehar izan duen bilakaera, arlo juridikoan izan duen trataera, eta moralak zein erliijioak zelan eragin dioten hartuko dute, esate baterako, berbagai. Izan ere, Bazán antolatzaileak irekiera ekitaldian azpimarratu duenez, "kontzeptu ideologikoa, oso zabala, da ohorearena".

Aurreko edizioetan bezala, nazioarte mailako adituak bildu dituzte. Aitziber Irigoras Durangoko alkateak azaldu duenez, Estatuko eta Portugalgo, zein Mexikoko irakasle eta ikertzaileak gonbidatu dituzte Durangon berbaldiak eskaintzera. Bisitari horiekin zein mahai-ingurura hurbiltzen direnekin, bisita gidatua egingo dute, Durangon zehar, gaur, 13:15etik aurrera.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!