2015/10/17 07:00 - 23:59

Durangoko jaiak - Urriak 17, zapatua (Mozorro Eguna)

Durango

07:00 Diana txistulariekin.
07:30 Zezenak Dira dultzaineroekin.
10:30 Xake txapelketa federatu gabekoentzat, Ezkurdin.
Izen-ematea txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago.  
11:00  Nekazaritza azoka, Ezkurdin.
11:00 Umeentzako mozorro tailerra, Andra Marian.
11:00 Astronomia tailerra eta lehiaketa, udaletxe plazan.
11:30 Kalejira txistulariekin.
12:00 VIII. Patata tortilla txapelketa Ezkurdin.
Laguntzailea: Dendak Bai eta bapobapo.com (etxera eramateko janaria on line).
Mailak: 15 urtetik behera / 16 urtetik gorakoak. Izen-ematea eta informazioa: Pinondo Etxean, urriaren 1etik 14ra. Plaza mugatuak.
12:00 Kalejira Durangoko Orfeoiarekin Alde Zaharretik.
12:00  Umeentzako sukaldaritza tailerra, txosnagunean.
13:00 Haurren mozorro-desfilea eta sari banaketa, Andra Marian.
14:30  Elkartasun bazkaria, txosnetan.
17:00 Animazioa trikitixarekin pertsona nagusien egoitzetatik.
17:30 Behi-futbola. Koadrilen arteko futbol partiduak. Izen-ematea Pinondo Etxean. Ondoren, bigantxak. Sarrera: 3€ (koadrilak eta umeak), 5€ (helduak).
18:00 XXXII San Fausto zesta-punta txapelketa, Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. (Finala)
18:00  Eonian elektrotxaranga, txosnetan hasita.
18:30 Taldekako mozorro-desfilea, Madalenatik Andra Mariraino. Bukaeran, sari zozketa. Izen-ematea: urriaren 1etik 15era, Pinondo Etxean. Laguntzailea: Dendak Bai. (Euria bada, Andra Marian).
18:30 Kalejira Dunbots fanfarriarekin, Madalenatik Alde Zaharrera.
19:00 Gizonezkoen saskibaloi partidua Landako Kiroldegian: Tabirako Baqué - Getxo Sb.
20:00 DJ Jon urbieta, Andra Marian.
20:00 “Koheteak eta txokolatea”, astronomia tailerra eta txokolatada, Zuhatzola parkean. Ondoren, behaketa astronomikoa. (Euria bada, ez da egingo).
21:00 Zezensuzkoa, Santa Ana plazan.
21:30 Animazioa Alde Zaharretik Ghanako Txarangarekin.
22:30  Nueva Alaska orkestra, Ezkurdin.
23:00  Luhartz eta DJ Elepunto, txosnetan.
00:00 – 03:00 Alkoholemia kontrolaren stand informatiboa, Txosnagunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!