Durangoko jaiak 2015

Landako Gunea txosnagune itxura hartzen dabil

Anboto 2015ko urr. 6a, 12:02

Durangoko txosnaguneko kideak atzo hasi ziren muntaia lanekin. Aurtengo jaietako nobedade handienetako bat espazioaren berrantolaketa da; Landako Gunean egongo da txosnagunea.

Txosna batzordeak azaldu duenez, espazio berriak antolaketarako "esfortzu eta ahalegin handia" suposatu die eragileei. Txosnagunea hainbat espaziotan banatu dute; erakustazoka barruan hiru gune izango dira, eta kanpoan, berriz, sukalde zerbitzua eta eszenatoki bat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!