Urriaren 6an egingo dute AIKOren ikasturteko lehenengo saioa, Plateruenean

Anboto 2015ko urr. 1a, 17:00

Izena emateko aukera daukate ikasturte honetan euskal dantza tradizionalak AIKO kolektiboaren eskutik ikasi gura dituztenek. Urriaren 6an egingo dute ikasturteko lehenengo saioa, Plateruenean.

Aurreko urteetan bezala, astero ordu eta erdiko saioak egingo dituzte Plateruenean. Dantzan egiten hasi gura dutenentzako, zein hobetu gura dutenentzako eskaintza luzatuko du, ikasturte honetan ere AIKOk. Betiere, dantzan "natural eta lasai" jardutea eta ondo pasatzea ardatz duen AIKOren estiloan.

Izen-ematea www.aikotaldea.eus webgunean egin daiteke, edo baita 634 42 35 39 telefono zenbakira deituta ere.

Hamarkada aurten

Dantza eta musika tradizionalari lotutako bestelako ekimenak antolatzen hamarkada beteko du, AIKOk aurten. Hamar urteotan 4.000 lagunek parte hartu dute taldeak Euskal Herriko hainbat lekutan eskaini dituen ikastaro, tailer eta erromerietan. Urtemuga ospatzeko hainbat hitzordu antolatuko dituzte, aurten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!