Haur literaturaren inguruko webgune berria aurkeztu du Berbarok

Anboto 2015ko ira. 24a, 09:00

Atzo iluntzean Plateruenean egin zuen ekitaldian aurkeztu zuen Berbaro elkarteak www.haurliteraturaretoa.eus webgune berria.

Mireia Delgadok eta Nagore Txintxurretak, hitzak eta marrazkiak baliatuz, kontatu zuten ipuinagaz gozatu zuten atzoko Platerueneko aurkezpenera hurreratu ziren ume eta helduek. Ondoren, interneteko atari berriaren aurkezpen bideoa erakutsi zuen Berbaro elkarteak, eta Meritxel Etxagibel proiektuaren arduradunak webgunean sartu eta kuxkuxeatzera gonbidatu zituen bertaratutakoak.

Bi urtetik hamasei urtera arteko irakurzaleentzako proposamen literarioen gida osatu du Berbaro Elkarteak Haur Literatura Aretoan webgunean. Adinaren arabera sailkaturiko bibliografia kontsultatu eta bilaketak egiteko aukera eskaintzen du www.haurliteraturaretoa.eus atariak: guraso zein hezitzaileentzako interesgarri eta erabilgarri izan daitekeen askotariko materiala bildu dute bertan. 



Durangoko Azokaren barruan atontzen duten Saguganbara Gunean bezala, ikasturtean zehar ere umeen irakurketarekiko zaletasuna bultzatzeko askotariko ekintzak burutzen ditu Berbarok, Haur Literatur Aretoa proiektuagaz. Ipuin kontalarien saioak, antzerki emanaldiak, zein idazleekin solasaldiak antolatzen dituzte, besteak beste, Berrizko, Durangoko, Elorrioko, Zaldibarko eta Zornotzako ikastetxeetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!