'Emotions' sabel dantza ikuskizuna, Khuzaymaren eskutik

Anboto 2015ko ira. 24a, 12:00

Emotions izenburuko sabel dantza ikuskizuna eskainiko du Durangoko Khuzayma taldeak, San Agustinen. Irailaren 25ean, 20:30ean, da hitzordua, Durangoko kulturgunean.


Sabel dantza taldea da Khuzayma, baina, datorren barikuko emanaldian, dantza mota hori ezezik, dantza tribalak ere eskainiko dituzte. Taldekideen berbetan, “emozioz beteriko ikuskizuna” da Durangoko San Agustinen eskainiko dutena.

Durangoko dantza taldeko kideekin batera, Euskal Herriko beste hainbat lekutako, zein Malaga, Madril eta Kantabriako dantzariek ere parte hartuko dute San Agustin kulturguneko emanaldi horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!