'A flor de piel' argazki erakusketa

Anboto 2015ko ira. 14a, 13:00

Arka Devbil argazkilariaren A flor de piel bilduma dago Durangoko Arte eta Historia Museoan ikusgai. Irailaren 27ra arte egongo da erakusketa hori zabalik.  

Bere ama minbiziak eraginda hil ostean Arka Devbil argazkilariak egindako lana da A flor de piel. Artistaren bizitza erabat eraldatu zuen garai hura modu autobiografiko batean kontatzen dute erakusketako argazkiek. Sentimentuei buruzko erakusketa da, gordina bezain poetikoa.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!