Durango ere errefuxiatuen babes herria izatea eskatu dute EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak

Anboto 2015ko ira. 4a, 09:26

Udalaren eta Kutxabanken jabegoko etxe hutsak errefuxiatuak hartzeko erabiltzea proposatu du Herriaren Eskubideak.

Durango ere babes herri bihurtzea. Hori da EH Bildu eta Herriaren Eskubidearen asmoa. Alderdi bakoitzak bere adierazpenak helarazi ditu prentsara, eta badirudi hurrengo egunetan pausoak ematen hasiko direla udalean.

Izan ere, EH Bilduko kideak Aitziber Irigoras alkateagaz batzartu dira, eta "lehenbailehen" bozeramaileen batzorde berezi bat deitzeko eskatu diote. "Egingo duela agindu digu", esan dute EH Bildukoek.

Etxe hutsen proposamenaz aparte, gaia lantzeko mahai berezi bat sortzeko ideia bota du Herriaren Eskubideak, eta bertara herriko hainbat eragile gonbidatzea: Caritas, CEAR Euskadi, JAED edota Gurutze Gorria.

Asteon Zornotzako HiriEkimenak ere errefuxiatuen gaia mozio bidez udalbatzarrera eramateko asmoa agertu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!