Pilar Ríos: "Gure bekatu bakarra epe luzeko hamaika langabetuk hilean 2.551 euro kobratu izana da"

Anboto 2015ko ira. 3a, 09:34
Pilar Ríos zinegotzi sozialista Durangon

EH Bilduk Riosen dimisioa eskatu eta gero, zinegotzi sozialistak erantzuna kaleratu du prentsa ohar bidez: "Zer edo zer ondo egiten ibiliko gara ehun egun pasatu orduko ordezkatu nahi gaituztenean". Gaineratu duenez, "Bildu eta Aralar ez dira nor lekzioak inori emateko. Udaletxean daudenetik ez dute enplegu planik bultzatu".

Durangoko alderdi sozialistak Enplegu Planaren inguruan EH Bilduk egindako adierazpenen aurrean prentsa oharra kaleratu du. Eztabaidaren sorburuan lan ikuskaritzak Durangoko Udalari jarritako 6.251 euroko isuna dago Enplegu Planeko langileen kontratazio motan "arau hauste larriak" ikusita. Pilar Ríos sozialista lan arloko ardura kargutik kentzeko eta isuna EAJ eta PSE-EEren artean ordaintzeko eskatu zuten atzo EH Bilduko zinegotziek.

Eskaera horren aurrean, PSE-EEk dio isuna errekurritu egingo dutela "udal gehienen formula" jarraitu dutela argudiatuz. Pilar Ríos zinegotzi sozialistak gaineratu duenez, "gure bekatu bakarra epe luzeko hamaika langabetuk hilean 2.551 euro kobratzea izan da".

Era berean, EH Bilduk Riosen dimisioa eskatu eta gero, zinegotzi sozialistak erantzuna plazaratu du prentsa oharrean: "Zer edo zer ondo egiten ibiliko gara ehun egun pasatu orduko ordezkatu nahi gaituztenean. Aralar eta Bildu ez dira nor lekzioak inori emateko udaletxean daudenetik ez baitute enplegu planik bultzatu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!