Kanpatorrostetako taberna batean piztutako sua itzali dute suhiltzaileek

Anboto 2015ko uzt. 31a, 09:46

Gaur goizeko 07:45ean Durangoko Alde Zaharreko taberna batean piztu den sua itzalita dagoela jakitera eman dute suhiltzaileek. Kanpatorrostetako lehenengo zenbakian dagoen taberna itxita zegoen sua sortu den unean. Udaltzainek eraikin horretako bizilagunak beraien etxeetatik atera behar izan dituzte. Sua itzalita dago eta ez da zauriturik izan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!