Herritarrek horrela bozkatuta, Hesian eta Itziarren Semeak taldeek joko dute sanfaustoetan

Anboto 2015ko uzt. 6a, 10:19

Urriaren 10eko kontzertua aukeratzeko, bozkaketa planteatu dute aurten. Jai batzordeak hiru aukera eman ditu bozkatzeko, eta aukera bakoitzean bi talde egon dira. Guztira 3.339 boto jaso dituzte, eta Hesian eta Itziarren Semeak taldeek botoen % 40 jaso dute; 1.339 boto. 

Bigarren aukera bozkatuena Kaotiko eta Txapelpunk taldeena izan da. Bi talde horiek ekartzearen alde 1.226 pertsonek egin dute (botoen % 36). Azkenik, 774 herritarrek (%23) gurago izan dute Enkore eta Betagarri taldeak etortzea. Kontzertua urriaren 10ean izango da, Durangoko jaien lehen egunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!