Sanfaustoetako rock kontzertua aukeratzeko deia egin du udalak

Anboto 2015ko eka. 22a, 15:19

Aurtengo jaietan ze kontzertu egin. Hori da udalak bere webgunearen bidez eman duen aukera. Herritarrek hiru eskaintzaren artean aukeratu ahal dute: Enkore eta Betagarri, Hesian eta Itziarren semeak, edota Kaotiko eta Txapelpunk.

Oharrean azaldu dutenez, ekintza honegaz "Durangoko Udalak herri parte-hartzeari ateak ireki dizkio". Horrez gainera, Jai Batzordean parte hartzeko gonbidapena ere egin diete durangarrei.

Botoa emateko, udalaren webgunera jo behar da. Uztailaren 1era arte egongo da epea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!