Julene Azpeitia lehiaketaren sari banaketa egin zuten, domekan, San Agustinen

Anboto 2015ko eka. 9a, 19:20

San Agustin kulturgunean egin zuten, domekan, Julene Azpeitia literatur lehiaketaren sari banaketa. Lehiaketaren hiru arlotako; ipuinen, olerkien eta bertsoen arlotako, sariak banatu zituzten. 

Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleek, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergokoek eta 18 urtetik gorakoek aurkeztu dituzte euren idazlanak Julene Azpeitia lehiaketara.

Saridun gazteenek liburu sortak jaso zituzten, eta 150 eta 600 euro arteko diru-sariak eman zizkieten sarituak izan diren gazte eta helduei.




ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!