Kultur eragileek Plateruena zelan erabili dezaketen aztertuko dute eguazteneko batzarrean

Anboto 2015ko eka. 8a, 18:00
Zilarberritzen ekimeneko jarduera bat, iaz.

Plateruena kulturgune herritarra etenbako pausoak ematen dabil bere funtzionamendua egokitu, eta zabaltzeko asmoz. Iaz, Zilarberritzen hausnarketa prozesuan, Plateruena kultur eragileentzako eta sortzaileentzako gune izan behar dela ondorioztatu zuten, eta eguaztenen honetan, ekainaren 10ean, kulturguneko espazioaren erabileraz batzarra egingo dute eragileekin batera. 19:00etan hasiko da, Plateruenean bertan.


Iazko hausnarketan, talde parte-hartzaileak sortzea ere erabaki zen, eta programazioaz arduratzen den taldeak deitu du elkarteekin batzarra. Azaldu dutenez, Plateruenaren erabilgarritasuna zabaldu gura dute –doan erabiltzeko aukera ere badago–, eta eragileen kezkak eta ideiak jasotzea ere bada batzarraren helburua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!