Jazoera maiatzaren 3an gertatu zen. Orduan jarritako salaketaren ondoren hasitako ikerketaren emaitza da domeka honetako atxiloketa. Jazoeraren egunean lau pertsonek beste bat erasotu zuten aparkaleku batean eta mugikor bi ostu zizkioten. Orain, ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat atxilotu du ustez lapurretan parte hartzeagatik. Aurretik, beste pertsona bat ere atxilotua zuten arazoi berarengatik.