Tabirakok eskerrak eman dizkie babesle eta laguntzaileei

Anboto 2015ko mai. 25a, 10:27

Urtero legez, zuzendaritzak klubaren gaurkotasunaren berri eman zien.

Babesle eta bazkideei esker Tabirakok 15 talde federatu eta eskolarteko 37 atera ahal izan dituela azpimarratu zuten. Guztira, 700 gazte dabiltza saskibaloian. Aurtengoa ekimen berezia izan zen Itsaso Gartzia presidentearen eta bere zuzendaritzaren azkenengoa zelako. Ekainean amaituko dute legegintzaldia: “Beharbada gure izenak arin ahaztuko dituzue, baina bihotzez eskatzen dizuet Tabirako sekula ez ahazteko”, adierazi zuen Gartziak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!