San Fausto urbanizatzeko obraren lizitazioa hasi du Durangoko Udalak

Anboto 2015ko mai. 22a, 12:36

San Fausto auzoa berriro urbanizatzeko obren lizitazio prozesuari hasiera eman dio Durangoko Udalak.

Zerbitzu sare guztiak berrituko dituzte, eta kaleak irisgarritasun baldintzen arabera antolatuko dituzte.
Udalak prentsa ohar bidez azaldu duenez, obrak bi milioi euroko aurrekontua edukiko du. Hamalau hilabeteko epea emango du udalak proiektua amaitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!