Joana Murray eta Imanol Azurmendi Europako errugbi txapelketa prestigiotsuan dabiltza Parisen

Anboto 2015ko mai. 20a, 12:46
Joana Murray Durango Rugby Taldeko jokalaria

Durango Rugby Taldeko jokalari biek gaur hasiko  den ‘Centrale 7’ txapelketan parte hartuko dute Euskarians taldearekin.

Euskal Herria ordezkatuz Euskariansek Pariseko ‘Centrale 7’ txapelketan parte hartuko du gaur eta bihar. Txapelketa hori Europako garrantzitsuenetakoa da zazpiko modalitatean. DRTko jokalari bik parte hartuko dute bertan; gizonen taldeagaz Imanol Azurmendi arituko da eta emakumeen taldeagaz Joana Murray.

Gizonen taldeko lehen aurkariak Frantziako Froggies Midol eta Hegoafrikako University of Western Cape izango dira. Emakumeek Lituania, Portugal eta Frantziako taldeak izango dituzte aurkari.

Txapelketa iragartzen duen promoa:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!