Astxiki gaztelua hartuko dute hizpide, ostegunean

Anboto 2015ko mai. 18a, 13:06

Maiatzaren 21era aurreratu dute El castillo de Astxiki. Una atalaya sobre el Duranguesado hitzaldia. Armando Llamosas Eusko Jaurlaritzako arkeologoak Euskal Herrian Erdi Aroko gazteluen inguruan daukagun erreferentzia bakanetakoa den Abadiñoko horren inguruakoak azalduko ditu Arte eta Historia Museoan.

Arkeologia eta Historia jardunaldian seigarren edizioaren barruan eskainiko du hitzaldia, ostegunean, Llamosasek. Erdi Aroko gazteluak Euskal Herrrian izenburua du aurtengo edizioak. Hitzaldia 19:00etan izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!