Euskarazko film laburren Laburbira ekimeneko lanak, Durangon ikusgai

Anboto 2015ko mai. 11a, 12:06

Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen ekimena da Laburbira. Egitasmoaren bidez, euskaraz ekoiztutako laburmetraiak herriz herri zabaltzen dituzte, eta Durangaldera ere etorri da film laburren zirkuitua. Eguaztenean, 19:00etan izango da emanaldia Plateruenean. UEUk IkerGazte kongresuko saio osagarri legez antolatu du film laburren emanaldia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!