Naturalki belar-dendan banatu dute Salerosketak Be Euskeraz ekimeneko zenbaki sariduna

Anboto 2015ko mai. 7a, 11:46

Maiatzaren hasieran egindako zozketan, 403.914 zenbakiak irabazi du iPad-a. Barrenkaleko Naturalki belar-dendan banatu diote zenbaki hori daukan txartela, erosketak euskaraz egin dituen bezero bati.

Durangoko merkatariekin hartuemanak euskaraz izatea bultzatzatu gura du ITG taldeak Salerosketak Be Euskeraz kanpainarekin. Maiatzeko zozketarekin, dagoeneko hamasei iPad elektroniko zozkatu dituzte kanpainaren baitan. Lehen zenbakia, Naturalki belar-dendan banatu dute, eta ordezkoa, berriz, Kurutziaga kaleko Akebia Lorak loradendan: 400.127 zenbakia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!