Bernardo Atxagak hasiko du Poesia eta Pentsamendu zikloa, bihar

Anboto 2015ko mai. 5a, 10:30
Maiatzaren 6an, Durangoko Arte eta Historia Museoan eskainiko du Atxagak hitzaldia.

Gogoeta harri baten inguruan berbaldia eskainiko du Atxagak, Durangon. Poesia eta Pentsamendua zikloaren zortzigarren edizioa egingo dute, maiatzaren 6an eta 7an. Egun bakoitzean, berbaldi bat eta poesia errezitaldi bat eskainiko dituzte parte-hartzaileek.


Bernardo Atxaga idazlearen hitzaldiak zabalduko du aurtengo Poesia eta Pentsamendua zikloa: Gogoeta harri baten inguruan hitzaldia eskainiko du altsasuarrak. Atxagaren berbaldiaren ostean, Leire Bilbaok eta Gerardo Markuletak poesia errezitaldi bat eskainiko dute.

Maiatzaren 7an, berriz, Iñaki Urdanibia filosofian doktoreak eskainiko du berbaldia, Durangon: Pensar el poema izenburuko saioa eskainiko du. Tere Irastorza eta Castillo Suarez idazleek, euren poesiak errezitatuz, itxiko dute egueneko saioa eta aurtengo zikloa.

Durangoko Arte eta Historia Museoan, 19:00etan hasiko dira eguazteneko eta egueneko hitzorduak. Urtero bezala, museoko emanaldietara hurreratzen direnek errezitaturiko poemak jasotzen dituen argitalpen bat eskuratuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!