Durangon "Uda Topera" programaren edizio berri bat antolatu dute

Anboto 2015ko api. 23a, 16:24

Izena emateko epea apirilaren 27tik maiatzaren 7ra arte izango da, biak barne. 3 eta 14 urte bitarteko umeentzat izango da, eta bi txandetan banatuko da parte hartzea. Bata ekainaren 22tik uztailaren 3ra izango da, eta bestea uztailaren 6tik 17ra.

Aurten ere Durangoko programa honek umeentzako hainbat ekintza antolatu ditu uda garairako. Deialdi irekia izango da, eta Durangon erroldatutakoek 80 euro ordaindu beharko dute txanda baterako izena emanda. Gainontzekoek 100 euro. Bi txandetan izena eman nahi izanez gero, erroldatuek 130 euro ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 175 euro.

Horrez gain, deskontu familiarrak egingo dira. Lehen neba-arrebengatik %20ko beherapena izango da, eta familia ugariei %20 lehenengo deialdian izen ematean, %30 bigarrenean eta %50 hirugarrenean.

Lekuak zozketaren bidez aukeratuko dira maiatzaren 11an, eta Pinondo Etxean, www.durango-udala.net webgunean Herritarrentzako Informazio Puntuetan argitaratuko dira

Informazio gehiago nahi duenak, Durangoko udalaren webgunera jo dezake.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!