Lan ona egin dute Bizkaia-Durangoko neskek Flechè Wallonne lasterketan

Anboto 2015ko api. 23a, 10:51

Bizkaia-Durango taldea sei txirrindularirekin izan zen Flechè Wallonne lasterketan; Mavi Garcia, Yulia Ilinykh, Anna Zavershinskaya, Samara Sheppard eta bi euskaldun, Dorleta Eskamendi eta Lierni Lekuona.

Jon Elorriaga, taldeko zuzendariaren hitzetan, " lana ez da bikaina izan, baina pozik gaude, Bizkaia-Durango, aurpegia ematen aritu baita lasterketa guztian eta talde bezala itxura ona eman dugu. Lasterketa oso gogorra izan da, azkenean ez da inor aurreko taldean sartu baina seitik bost krontolaren barruan sartzea lortu dugu." Eskamendi eta Lekuona euskaldunek ere, kontrolaren barruan sartzea lortu zuten. Hurrengo asteburuan jarraituko dute denboraldiarekin Arabako Barrundia herrian.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!