Goizaldean auto bik su hartu dute Faustebekoa auzuneko garaje baten

Anboto 2015ko api. 21a, 10:19
Suhiltzaileek ordu bi behar izan dituzte sua itzaltzeko.

Goizeko 05:00etan jaso dute abisua suhiltzaileek, eta etxebizitza eta alboko blokeak hustu dituzte, ke handia sortu delako. Iurreta eta Basauriko suhiltzaileek sua  amatatzea lortu dute 07:00ak aldera. Ez da zauriturik egon.

Prebentzioagatik, auzokideak etxeetatik atera dituzte, baina azkenean ez da egoera larritu, eta etxebizitzak arriskutik kanpo daudela azaldu dute suhiltzaileek. Garaje bateko auto bik hartu dute sua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!