45 irakaslek Maristetako eredua ezagutu dute

Anboto 2015ko api. 20a, 13:21

Espainiar estatu osotik etorritako 45 irakasle Maristak ikastetxean egon dira gaur. Berrikuntzagaz lotutako topaketa egin dute, eta Durangoko ikastetxearen Maristak Learning System eredua ezagutu dute.

Durangoko Maristak ikastetxea Provincia Marista Iberica erakundeko partaide da, eta sare horretako 45 irakasleren bisita jaso du. Jose Maria Sanz Guadalajarako irakaslea sareko ordezkaria da, eta ESC (Escucha, Sueña, Camina) programaren berri eman dio prentsari. Ezagutzea, zelan hobetu hausnartzea eta pausoak  praktikara zelan eramatea da programa horren helburua.

Sanzek adierazi du eurentzat Durangoko ikastetxea erreferente izan dela beti berrikuntza arloan, eta bertako ereduaz zer ikasi badagoela uste du. Maristak Learning System-egaz, arazoak konpontzeari begira irakasle eta ikasleen arteko tratuari ematen diote garrantzia, eta erronken arabera lan egiteko ohitura daukate. Maristen gainerako zentroetan ere bide horretan sakontzen dabiltza, Sanzek dioenez: "XXI. mendean, horrela hezten duzu edo ez goaz ondo. Erlazionatzen, solasten, adosten eta arazoak konpontzen dakien jendea behar da".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!