119 urteko espetxe zigorra ezarri diote Itziar Alberdi durangarrari

Anboto 2015ko api. 14a, 17:12

1991. urtean Justizia Ministeriora bidalitako pakete baten leherkataren ondorioz hil ziren hiru polizien hilketarengatik zigortu dute.

Berria egunkariak argitaratu duenez, Itziar Alberdi durangarrari 119 urteko kartzela zigorra ezarri diote. Epaileak iritzi dio Alberdik 1991ko atentatuan "beharrezko baliabideak" eman zituela, eta horregatik zigortu du.

22 urte eman ditu durangarrak ihes eginda, eta iaz atxilotu zuten, Mexikon. Ondoren Espainiara estraditatu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!