EH Bilduk ez ohiko bilkuran legegintzaldi honetan "bete barik" gelditu diren gaiak eztabaidatu gura ditu

Anboto 2015ko api. 1a, 13:44

EH Bilduk  (Bildu eta Aralar) aste honetan 16 mozio aurkeztuko dituela iragarri du, "legealdia bukatu baino lehen bete barik eta pendiente geratu diren hainbat gai aurrera eramateko". Mozio horiek ez ohiko bilkura batean eztabaidatzea da EH Bilduren asmoa. Prentsaurrekoan azaldu dutenez, "ez ohikoa da Durangon gertatu dena legealdi honetan; eduki bako osoko bilkurak eta erabaki garrantzitsuak, Herri Antolaketako Plangintza Orokorra edo aurrekontuak adibidez, hartu barik".

 

Ekimen honen arrazoiak azaltzerakoan, EH Bilduko zinegotziek diote "oso adierazgarria" dela 2014 urteko osoko bilkuretan gertatutakoa: "Mozioak aparte utzita, osoko bilkuretara gobernuak ekarritako erabakiak hauek izan ziren; 4 hitzarmen, 2015 urterako ordenantza fiskalak, baserri bat erostea, kreditu aldarazpen bat eta 12 tramitezko erabakiak. Guztira 19 ekimen. Soilik EH Bildu, gobernu ardura eduki barik, 18 mozio aurkeztu zituen. Benetan adierazgarria. Oposizio izanik, ekimena hartu behar izan dugu, gobernu taldearen ekimen faltaren aurrean. Ez dira izan kapaz, ezta aurrekontu proposamen bat aurkezteko. Era horretan lau urteko legealdi batean, soilik urte batean aurkeztu dituzte aurrekontuak. Baina hori gutxi balitz, gainera, osoko bilkuretan onartzen ziren mozioak ez ditu bete gobernu taldeak". Gaineratu dutenez, gonbita helarazi nahi diete Durangar guztiei, osoko bilkura aretora joateko bilkura hori zuzenean jarraitzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!