Platerueneko Quiz Show saioak 160 lagun batu zituen atzo

Anboto 2015ko mar. 20a, 10:00

Aurreikuspenak apurtuta, lehenengo saioko parte hartzaile kopurua bibidertu egin zuten.

Guztira 32 talde eta 160 lagun batu zituen atzo Platerueneko Quiz Show saioak. Antzokia bete egin zen bigarren saio horretarako. Lehenengoan legez, taldeek ingelesez egindako 45 galderei erantzun behar izan zieten. Irabazleek 31 galdera zuzen izan zituzten eta Platerueneko kontzertuetarako doako sarrerak irabazi zituzten. 30 erantzunekin bigarren sailkatu zirenek antzokian dohainik bazkaldu ahal izango dute.

Saioan parte hartzea 50 zentimo da pertsonako. Batutako diru hori pilatu egiten da; saioko botea da. Taldekako lehia amaitu ostean, zozketa bidez lagun bat aukeratu eta galdera bat egiten saio; asmatuz gero botea beretzeko da. Lehenengo saio bietan ez dute galdera asmatu. Beraz, apirilaren 16an  egingo duten hirugarren saioak 93 euroko botea izango du. Hauxe izan zen atzoko galdera: Zer txori mota da ‘goldeneye’? Pingüinoa izan zen parte hartzailearen erantzuna eta oker zebilen; erantzuna, ahatea da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!