Maristak aitzindari den metodologia bertatik bertara ezagutu dute 50 irakaslek

Anboto 2015ko ots. 27a, 12:33

Euskal Herriko beste lau ikastetxekin batera, Maristak ikastetxeak Etekin Handiko Zikloa martxan ipini zuen iaz. Atzo Euskal Herriko hainbat Lanbide Heziketa Zentroetako 50 irakasle Durangon izan ziren proiektua bertatik bertara ezagutzeko.

Eusko Jaurlaritzak irakasteko metodologia berri hori abiatzeko iaz aukeratutako bost ikastetxeetako bat Maristak izan zen. Durangoko ikastetxeak  egin izan duen metodologiaren jarraipen bat da. Metodologia hori apurka beste ikastetxeetara zabaltzea da asmoa. Horretarako, Maristak ikastetxearen urtebeteko esperientzia gertutik ezagutu gura izan dute 50 irakaslek. Atzo etorri ziren Durangora eta bertatik bertara ezagutu zuten esperientzia. Maristetako irakasleen ahotik azalpenak entzun eta dudak argitu zituzten.

Ikasleek ziklo bakoitzean lortu behar dituzte Gaitasun Teknikoez gainera, Etekin Handiko Zikloaren bidez (ETHAZI)  beste Zeharakako Gaitasun batzuk ere lantzen dra, beti ere lan etorkizunerako baliagarriak izango direnak: talde lana, komunikazioa, ikasten ikasteko gaitasuna… Proiektu honen ezagurri nagusienetako bat talde lana da; taldeak duen indarra erabiliz, markatutako helburuak lortzen ikasi behar dute ikasleek, bakoitzak duen ahalmena taldearen zerbitzura ipiniz, garrantzitsuena ikastea dela ahaztu gabe.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!