Bihar iritsiko da Durangora Eusko Jaurlaritzaren "Zabaldu zure etxea" kanpaina

Anboto 2015ko ots. 26a, 16:29
Kanpainarako antolatu duten stand-a.

Kanpainaren helburua etxebizitza hutsak bereganatzea da, eta datozen bi egunetan (otsailak 27 eta 28) Durangon izango da. Arreta deitzeko asmotan, etxe bateko egongela eroso bat irudikatzen duen Stand bat egin dute, eta Euskal Autonomia Erkidegoan barrena dabil, herriz herri.

Standa bihar iritsiko da Durangora eta Andra Mariko arkupetan egongo da, ateak zabalik dituela, 10:00etatik 18:00etara.

Kanpaina honekin Eusko Jaurlaritzak alokairu sozialera bideratzeko etxebizitza hutsak mobilizatu nahi ditu, Alokabide egitasmoaren bitartez. Izan ere, EAEn 80.000 dira hutsik dauden etxebizitzak, eta Alokabideren esanetan, erdiak bideratu daitezke alokairura. Horrela, nahi duen hiritar orok etxebizitza bat alokatzeko aukera izango luke, Eusko Jaurlaritzaren berme osoarekin, hileroko errenta bermatuz eta etxebizitza egoera onean itzuliko zaionaren ziurtasunarekin.

Alokabidek etxebizitza hutsen jabeak egitasmo honetaz informatzeaz gain, parte hartzera animatu nahi ditu.

Interesatuta dauden etxe hutsen jabeek Durango Eraikitzenen bulegoetan (Lariz Torre kaleko 2an) edota 946 030 019 telefonora deituta jasoko dute informazio gehiago.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!