Gastañazatorrek mozorroaren aukeraketa hankasartzea izan zela esan du ohar bidez

Anboto 2015ko ots. 24a, 10:04
Kanariar uharteetako El Dia egunkariko atari digitaletik hartutako argazkia.

Tenerifeko inatuerietan soldadu nazi mozorrotu eta gero, barkamena eskatu du Durangoko PPko zinegotziak: "Sortu ahal izan dudan mina sentitzen dut. Nire asmoa ez zen inor mintzea, eta gutxiago, nazismoaren biktimak".  Prentsa ohar bidez egin ditu adierazpenak Gastañazatorrek.

Oharrean, "nazismoa lako giza eskubideen kontrako erregimenak" arbuiatu ditu zinegotzi popularrak. "Demokrazia eta askatasunen aldeko konpromisoa azaldu gura dut berriro; jarrera hori erakutsi izan dut 30 urteko ibilbide politikoan, alderdi barruan, eta PPko bozeramale gisa Durangon, non gainera, ETAko totalitarismoaren biktima izan naizen".

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!