Natxo Martinez oroitzeko minutu bateko isilunea egingo dute gaur

Anboto 2015ko urt. 27a, 13:15

Urtarrilaren 11 gauez hildako EAJko zinegotzia oroituko dute gaurko udalbatzarrean. Gero, Jose Mari Andres Ibañez de Garayok hutsik geratutako kargua hartuko du.

1999az geroztik udalean zegoen Natxo Martinez, eta jai batzordeko ardura izateagatik zen ezaguna batez ere. Udal ordezkariek gogoan izango dute gaur, eta minutu bateko isilunea egingo dute udalbatzarraren hasieran.

Ostean, Martinez ordezkatzeko izendapena egingo dute. Jose Maria Andres Ibañez de Garayok hartuko du kargua, eta Martinezek betetzen zituen ardurak bere gain hartuko ditu. Jai batzordekoan, ostera, Iker Ocejak hartuko du erantzukizun handiagoa, Aitziber Irigoras alkateak aurreratu duenez. Andres Ibañez de Garayo 2003-2007 legegintzaldian ere izan zen zinegotzi, eta merkataritzako ardura eroaten zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!