Mendibil eta Markez ariko dira, barikuan, Plateruenean

Anboto 2015ko urt. 30a, 09:00

Urtarrilaren 30ean, Durangoko Plateruenean izango da kontzertu hori. Gontzal Mendibilek (Zeanuri, Bizkaia, 1956) Nire bihotzak zure begiak ditu diskoa aurkeztuko du, eta bere aurretik bakarlari bezala ariko da Miikel Markez. Markez laguntzen Arkaitz Miner ariko zela iragarria zegoen, baina Minerren laguntza barik joko du azkenean, Markezek.

Jose Luis Canal, Angel Unzu, Joe Gonzalez, Rober Caballero, Philippe de Ezcurra, Blas Fernandez eta Marife Nogal musikariek lagunduko diete Durangoko emanaldi horretan Gontzal Mendibilen ahotsari eta gitarrari.
Hamaika kantako diskoa da Nire bihotzak zure begiak ditu, eta Arratiako musikariak bere ibilbide oparoan kaleratu duen hamalaugarrena da.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!