Etorkinentzako hamaikagarren euskara ikastaroa

Anboto 2015ko urt. 26a, 09:46

Etorkinentzako euskara ikastaroak 60 orduko iraupena izango du aurten, eta 30 egunetan banatuta egongo da; egun bakoitzean eskola ordu bi emango dira. Astean hiru egunetan emango da ikastaroa, astelehenetan, astearteetan eta asteazkenetan, 19:00etatik 21:00etara. Lehenengo eguna otsailaren 23a izango da, astelehena, eta azkenengo eguna maiatzaren 13a.


Ikastaroan izena emateko azken eguna otsailaren 13a izango da. Udaleko Euskara Sailak Pinondo Etxean duen bulegora joan behar da matrikula egiteko. Ikastaroan Aisa programaren lehenengo liburuak eta irudiz osaturiko hiztegi bat erabiliko dituzte; azken hori doan emango zaie ikasleei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!