Lully, Rameau, Purcell eta Literes konpositoreen obren inguruan osatuko dute ikastaroaren programa: Dido eta Eneas, Arturo erregea edota Jupiter eta Semele operak izango dira ikastaroaren ardatz.
Ohi bezala, Ana Celia Ormaetxea musika eskolako irakasleak gidatuko ditu saioak. Kurutze Santu museoan, martitzenetan, 19:00etan, izango da hitzordua.
Informazio gehiago, musika eskolako idazkaritzan eskuratu ahalko duzue, 94-6030035 telefono zenbakira deituta.