Santos Okina durangarrak ‘Paisaiak’ erakusketa ipini du Arte eta Historia Museoan

Anboto 2014ko abe. 18a, 14:30
Atxondoko Axpe auzoko paisaia hau dago, besteak beste, erakusketan ikusgai.

Urtarrilaren 4ra bitartean ikusi ahalko da Durangoko Arte eta Historia Museoan Santos Okinaren Paisaiak margo erakusketa.

Olio pinturagaz landutako 32 lanek osatzen dute bilduma. “Erakusketa honetan, batez ere, Durango eta Durangaldeko gaiak lantzen ahalegindu naiz”, adierazi du egileak. Hala ere, Bizkaiko kostaldeko, Arabako eta Burgos iparraldeko paisaiak ere agertzen dira erakusketako margolariaren lanetan.

Ezkurdi aretoan eta Villarcayon (Burgos, Espainia) ere erakutsi izan du Okinak bere lana. Beste artista batzuekin batera, Durangoko eta Bergarako artisten elkarteen erakusketa kolektiboetan parte hartu izan du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!