Ilara luzea Pinondon, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen sarrerak erosteko

Anboto 2014ko abe. 16a, 09:47

Abenduaren 26an 'Txo, Mikmax Txikia' euren azken ikuskizuna eskainiko dute Durangon, eta gaur jendetza batu da Pinondoko bulegoetan sarrerak eskuratzeko. Gaur hasi dira sarrerak saltzen eta barikura arte egongo da aukera erosteko. Bakoitzak hamar sarrera erosi ditzake gehienez. Landako Gunera etorriko dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots 26an, eta bi saio eskainiko dituzte: 16:00etan eta 18:30ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!