JR Productions-en 'Klak' lanak irabazi du Kameratoia

Anboto 2014ko abe. 9a, 13:56

Hogeita bi taldek aurkeztu dute euren lana laburmetraien maratoian. Topaguneak antolatutako Kameratoia lehiaketak hamar urte bete ditu aurten, eta bigarrenez, Durangoko Azokaren Irudienea ikus-entzunezkoeen gunean antolatu dute. JR Productions taldearen lan honek irabazi du 1.200 euroko sari nagusia.

Lanak 48 ordutan egin behar izan dituzte, eta sei minutu izan behar zuten gehienez. Laburmetraiak egiteko gaia 'Zorionak' izan da. 

Topaguneko kideek hamar ezaugarri eman ditu, eta euretako hiru agertu behar ziren gutxienez bideoetan. Ezaugarrietako bat, Kameratoiaren txapa izan da, eta hau, derrigorrez agertu behar zen lan guztietan. Beste ezaugarriak hauek izan dira: Plateruena kafe antzokiaren 'Eta urte askotarako' kanpaina, Korrika, Okzitania, Ahotsenea, #dazokat lehiaketa, 'Euskarak 365 egun' kanpaina, Mikeldiko idoloa, Durangoko trenbide zaharra eta Santa Anako arkua.

Bigarren saria, Galdun taldearen 'Hats emanez' lanak irabazi du:

Hirugarren saria,'EH Txapak' laburmetraia egin duen LPM eta lagunak taldeak irabazi du:

Topagunea saria ere egon da aurtengo Kamaratoian lehenengoz. Lehiaketan parte hartu duten euskara elkarteen artean, lanik honena saritu du Euskaltzaleen Topaguneak. Aiaraldea komunikazio lehioa elkarteak lortu du saria lan honekin:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!