Badator Korrika, arropa berria jantzita

Anboto 2014ko aza. 28a, 10:00

Durangaldeko hainbat euskaltzalek Korrika 19k antolatutako moda desfilean parte hartu dute, Plateruenean.

Nork dio euskaldunok ez daukagula umorerik? Ez daukagula piper eta gatzik? Korrika 19ren arropa jantzi, eta jendaurrean desfilatu dute Durangaldeko hainbat euskaltzalek. Burua gora, gerria solturaz mugitu, irribarre egin, buelta eman... Ume zein heldu, arropa berria erakutsi eta berau erosteko gonbitea egin dute horrela. Izan ere, Korrika 19 laguntzeko modu bat izango da bere arropa erostea.

 

Argazki bilduma guztia ikusteko, Korrikaren flickr kontura jo:

https://flic.kr/s/aHsk2VVRBG

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!