Pieza bat soldatzen zebiltzala, ezustean su hartu du Fumbarri enpresako fatxada batek. Ondorioz, kea zabaltzen hasi da San Roke inguruan. Larrialdi egoera aktibatu dute, eta behargin gutziak onik atera dira kalera. Suhiltzailei deitu diete, eta dagoeneko sua amatatze dabiltzala esan dute, azkeneko lanetan.
Anbulantzia ere bertaratu da, baina ez da inor artatzeko beharrik egon. Enpresaren kaltea baloratu beharko dute orain.